XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NAFARROA

Basauriko San Migel Elizatean Nafarroako folklore oparoaren atal batzuk ikusteko aukera izan dugu, Erriberan hasi eta Bortzirietaraino, Erronkaritik Sakanaraino.

Erriberako DANCE edo PALOTEADOa izan dugu ikusgai: dantzariez gain, zenbait pertsonaia ere agertzen dira (el Mayoral, el Rabadán, el Diablo edota el Angel) eta errezitatutako bertsoak ere baditu.

Saio eta bertsoetan tartekatuta dantzatu egiten da; makil-dantzak ez ezik, zinta-dantzak ere dantzatzen dira. Joan den mendearen azken aldera Tuterako merindadeko herri askotan zirauten bizirik Paloteao edo Dance izenekoak. Herri horietatik guztietatik tradizioak batean baino ez du bizirik iraun gaur egun arte eten nabarmenik gabe, Kortesen, hain zuzen.

Azken urteotan, Nafarroako Erribera guztian berpizten ari dira adierazpen folkloriko horiek nortasuna azpimarratu nahi delako. Euskal Herriko Dantza Agerketan gure laguntza eman nahi izan diegu, une oro, daukaten aberastasun kulturala suspertzeko ahaleginetan edo datu historikoetan oinarrituta birsortzeak egin dituztenean, eta, horrexegatik, euren lana erakusteko aukera eman nahi izan diegu.

Gauzak horrela, gure Elizate honetan Fustiñana, Monteagudo eta Tutera izan dira.